Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Lehen Hezkuntzako haurren guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzendutako hitzaldiak

Lehen Hezkuntzako haurren guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzendutako hitzaldiak

03 Otsaila 2026

Harremanak elkarteak gidatuta, Lehen Hezkuntzako haurren guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzendutako bi saio eskainiko dira. Lehen saioa, otsailaren 12an izango da, eta bigarrena berriz, martxoaren 12an. Bi saioak arratsaldeko 18:00etan burutuko dira udaletxeko areto nagusian eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako bi aukera daude: galdetegi hau beteta edo gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidalita.