Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Lehiaketa eta abestiaren hitzak

Lehiaketa eta abestiaren hitzak

21 Maiatza 2020

Atzo zabaldu zen herritar talde batek legorretarron irudiekin egindako ikus-entzunezkoa, udalaren Youtube kanaletik. Dagoeneko, 800 ikustalditik gora izan ditu bideoak. Zorionak egile taldeari!

Igandera bitarte, lehiaketa bat egongo da martxan: 18 herritarrek kantatu dute. Jakingo al zenuke esaten zeinen ahotsak diren? Sartu lotura honetan, eta eman zure erantzuna! Igandean, maiatzaren 24an, bi saski eder zozketatuko dira parte-hartzaileen artean.

Horrez gain, badakizue larunbatean, gaueko bederatzietan, herritar guztiok batera kantatuko dugula Legorretako abesti berria, balkoietatik. Horretarako, segidan dituzue kantuaren hitzak, ikasiz joateko.

['Azintzio jaiei keinu bat' kartelaren egilea: Jenny Areda. Mila esker zure laguntzagatik!!!].