Libre zeuden sei partzelak adjudikatu dira herri baratzeetan
07 Apirila 2017
Herri baratzeetan libre zeuden partzelak adjudikatzeko deialdia egin zen martxoan, eta aste honetan egin da zozketa. Sei baratze zeuden hutsik, eta sei herritarrek eman dute izena; ondorioz, aurrerantzean baratze guztiak egongo dira okupatuta.