Gaur, Liburutegien nazioarteko eguna ospatzen da eta hau aitzakiatzat harturik, astelehenetik hilaren 31ra arte liburutegitik libururen bat maileguan hartzen dutenak, liburu sorta baten zozketan sartuko dira.
Bestalde, gero eta gutxiago irakurtzen dugula eta, txikitatik irakurtzeko ohitura indartzeko asmoz, hainbat ekimen jarriko dira martxan udal liburutegitik datozen hilabeteetan.
Legorretak, Bookstart egitasmoan parte hartuko du aurten, eta 0-5 urte arteko ume guztiei liburuak oparituko zaizkie. 0 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten zenbait familia, oraindik ez dira liburutegitik pasa liburuak jasotzera eta bertatik pasatzeko gonbita egiten zaie Udal Liburutekitik pasatzera.
Honez gain, Liburu Baby Kluba izeneko topaketak egingo dira, lehen haurtzaroan eta familietan, literaturarekiko, musikarekiko, artearekiko eta naturarekiko interesa pizteko helburuarekin.
Azaroaren 5ean eta abenduaren 17an izango dira bi saio hauek, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.