Mahai eta aulkiak eska daitezke San Joan bezperako
13 Ekaina 2023
Ekainaren 23an, San Joan bezperan, afari-merienda izango da plazan, eta udalaren mahai eta aulkiak eskatu ahal izango dira aurrez FORMULARIO HONETAN. Udalak 40 mahai bakarrik ditu eskaintzeko (aulki kopuruarekin ez dago arazorik), beraz, kopuru horretara iristean formularioa ez da erabilgarri egongo eta ezingo da eskaerarik egin. Asteazkena, ekainaren 21a, izango da azken eguna (13:00 arte).
Egunean bertan, 18:00etatik 18:30etara jaso beharko dira, udalaren almazenetik, eta 23:00etatik 00:00etara entregatu. Mahai bakoitza 5 euro ordaindu beharko da, eta aulki bakoitza, euro bat. Materiala jasotako momentuan bertan ordaindu beharko da. Mesedez, dirua justu eraman.