Mahai-ingurua: Gure herriko mutil gazteak zergatik dira matxistak?
27 Azaroa 2026
Egungo sistema zisheteropatriarkala ulertu eta gure herriko mutil gazteei nola eragiten dien ulertzeko mahai-ingurua egingo da gaur, arratsaldeko 17:30ean, Herri Antzokian. Doltza Barandiaranek gidatuko duen mahai-inguru honetako parte hartzaileak, Eneko Sarasua (Harremanak), Ibai Fresnedo (Hiruki Larroxa) eta Alize Etxeberria (Sortzen) izango dira. Azken honek, gainera, sare sozialetan gertatzen den ziberindarkeriaren berri emango du.