Mahai jolasetarako izen ematea urtarrilaren 8an eta 9an egingo da
05 Urtarrila 2024
Aldaieta jubilatu elkarteak antolatzen dituen mahai jolasetarako izen ematea datorren urtarrilaren 8an eta 9an egingo da, astelehenean eta asteartean. Beraien elkartean egongo da izena emateko aukera, 11:30etik 12:30era, bi egunetan.
Jolasak urtarrilaren 23an hasiko dira, eta honako hauetara jokatuko dute: musa lau eta zortzi erregetara, tutea, txintxona, seiko urrea, eskoba, punttua, toka, igela eta potea.