Legorretako Udal liburutegiak, zerbitzu berri bat estreinatu du.
Kultur-etxearen atean jarri den buzoiari esker, maileguan hartutako liburuak itzultzeko aukera izango da 24 orduz. Liburutegiko ordutegitik kanpo, maileguren bat itzuli nahi bada, bertan itzultzeko aukera izango da.
Udako maileguak
Bestalde, uztaila eta abuztuan, mailegu gehiago eta epe luzeagoan edukitzeko aukera izango da. Bazkide txartel bakoitzarekin, 6na liburu, film eta aldizkari hartzeko aukera izango da. Itzultzeko epea irailaren 9a artekoa izango da.
Udako oporrak
Uztaila osoan zehar, abuztuaren 4tik 8ra eta irailaren 8tik 12ra, goizeko ordutegia izango du liburutegiak, 10:00etatik 13:00etara izango da zabalik liburutegia. Abuztuaren 11tik, irailaren 5era, berriz, oporrengatik itxita egongo da.