Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
“Malad, bizi ala ez” dokumentala eskainiko da bihar arratsaldean Herri Antzokian

“Malad, bizi ala ez” dokumentala eskainiko da bihar arratsaldean Herri Antzokian

21 Urria 2024

Bihar, urriak 22, "Malad, bizi ala ez" dokumentala ikusteko aukera izango da Herri Antzokian. Emanaldia 18:30ean hasiko da eta gonbidatu berezi bat izango da bertan: Amrita Das Gupta.

Amrita Das Guptak 23 urte baino gehiagoko esperientzia du Indiako eta Erresuma Batuko giza eskubideen eta emakumeen eskubideen sektorean. Lan handia egin du profesionalki gidatutako proiektuetan nahiz beren espazio pertsonalean, indarkeria, abusua eta diskriminazioa jasaten duten jatorri sozioekonomiko, erlijioso eta kultural desberdineko emakumeei laguntzen. Bere lan-esperientzia askotarikoa da (oinarrizko langileak, etxeko indarkeriaren gizarte-langilea, aktibista, trebatzailea, ikertzailea, proiektuen kudeatzailea, defendatzailea eta orain Swayam erakundeko zuzendaria); eta horrek, emakumeen eskubideen mugimenduaren eta sektorearen barruan ulermen eta ezagutza sakona eman dio.

Dokumentalak 11 bat minutuko iraupena du eta hau amaitzean, bertaratutakoek parte-hartzeko aukera izango dute gonbidatuari galderak eginez. Mokadutxo batekin emango zaio amaiera ekitaldiari.