Maria Angeles Aierbe eta Rafael Rolo izan dira saridunak Ontziratu Zaitez kanpainako zozketan
06 Iraila 2017
Herriko erosketetan tuperren erabilera bultzatzeko asmoz jarri zuen martxan Udalak Ontziratu Zaitez kanpaina, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean. Arrandegira, Coviranera eta Bizira tuperrekin joaten diren bezeroek txartel bat bete dute, gero zozketa batean parte hartu ahal izateko. Otsailean hasita, seigarren zozketa izan da oraingoa, eta Maria Angeles Aierbe eta Rafael Rolo izan dira saridunak. Denda horietan erosketa egiteko txartel bana eskuratu dute. Zorionak biei!
Sei hilabete iraun du kanpainak, eta hauxe izan da azken zozketa.
Erosketak egitera abiatu aurretik, hartu tuperra etxetik, hondakinik onena sortzen ez dena baita!