Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
'Marikalanbre, bizitzaren laborategian', Ana Galarragarekin

'Marikalanbre, bizitzaren laborategian', Ana Galarragarekin

26 Urria 2016

Marikalanbre, bizitzaren laborategian liburuak hamasei ipuin eta esperimentu biltzen ditu. Marikalanbre da protagonista. Neska ausarta da, eta jakin-minez betea; esperimentuen bidez, munduko sekretu txiki eta ez hain txikiak argitzen saiatzen da. Inguruko gauza askok pizten diote jakiteko grina. Nolatan ez dira urperatzen ontzi handi horiek? Zenbat hanka dituzte xomorroek? Zergatik lehertzen dira arto aleak krispetak egitean? Zer da maitasuna?

Ipuina kontatzeaz gain, esperimentu dibertigarriak ere egingo dizkie haurrei Ana Galarraga Elhuyar fundazioko zientzia komunikatzaileak. Gaur izango da, arratsaldeko bostetan lehen saioa eta seietan bigarrena, Ugaro herri eskolako liburutegian. 5-9 urte bitarteko haurrentzat, gonbidapenarekin.

Horrez gain, 19:30etan, Kantu Jira izango da Elekun abesbatzarekin, eta pintxo potea herriko tabernetan.