Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Martxan da Azintzio jai egitarauko portada lehiaketa

Martxan da Azintzio jai egitarauko portada lehiaketa

23 Otsaila 2024

Dagoeneko aurkeztu daitezke maiatzeko Azintzio jaietako portada lehiaketarako lanak. Martxoaren 8ko 14:00ak arte bitartean egongo da zabalik epea, eta udaletxean, Kultur Etxean edo kultura@legorreta.eus helbidera bidalita aurkeztu ahal izango dira lanak.

Parte hartzaileek kontutan hartu beharko dituzte baldintza batzuk. Hasteko, adinez nagusiak diren edozein legorretarrek parte hartu ahal izango dute, eta lanaren formatuak nahitaez karratua izan beharko du, tamaina librea izanik. Informatika euskarrian (pendrive edo CD) aurkezteko aukera egongo da, baita ere fisikoki. Teknika librea izango da. Kartelean derrigorrez agertu beharko da 'Legorretako Azintzio Jaiak 2024' testua.

Bestalde, lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat egiteko eskubidea izango du Udalak. Ez da hizkuntza eta irudi sexistarik onartuko. Gainera, genero berdintasuna ikusarazi edo sustatzen duten irudiak positiboki baloratuko dira. Herritarren bozketaren bidez aukeratuko da kartelik onena, eta irabazleak Legorretako Aulia Sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du.

Irakurri hemen lehiaketaren oinarri guztiak.