Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Martxan da Azintzio jai egitarauko portada lehiaketa

Martxan da Azintzio jai egitarauko portada lehiaketa

19 Martxoa 2025

Dagoeneko aurkeztu daitezke maiatzeko Azintzio jaietako portada lehiaketarako lanak. Apirilaren 2ko 14:00ak bitarte egongo da zabalik epea, eta udaletxean edo udala@legorreta.eus helbidera bidalita aurkeztu ahal izango dira lanak.

Parte hartzaileek kontuan hartu beharko dituzte baldintza batzuk. Hasteko, adinez nagusiak diren edozein legorretarrek parte hartu ahal izango dute, eta lanaren formatuak nahitaez karratua izan beharko du (210*210mm, 3 milimetroko sangria eta 300eko erresoluzioa). Informatika euskarrian (pendrive edo CD) aurkezteko aukera egongo da, baita ere fisikoki. Kartelean derrigorrez agertu beharko da 'Legorretako Azintzio Jaiak 2025' testua.

Bestalde, lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat egiteko eskubidea izango du Udalak. Herritarren bozketaren bidez aukeratuko da kartelik onena, eta irabazleak Legorretako Aulia Sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du.

Irakurri hemen lehiaketaren oinarri guztiak.