Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Martxan da Azintzio jaietako portada aukeratzeko bozketa

Martxan da Azintzio jaietako portada aukeratzeko bozketa

07 Apirila 2025

2025eko Azintzio jaiak ate joka ditugu eta aurtengo jaien egitarauko azala aukeratzeko momentua ere iritsi da. Aurtengoan, zazpi lan aurkeztu dira lehiaketara.

Erakusketa, gaurtik dago ikusgai jubilatuen tabernan. Bozkatzeko berriz, bi bide egongo dira. Lehena, presentzialki, tabernan bertan; bigarrena, internet bidez, hemen: 

Bozkatzeko azken eguna, apirilaren 27a izango da.

Bozketan parte hartzen dutenen artean, gazta bat zozkatuko da.