Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Martxan da "Egin nirekin ere euskaraz!" kanpaina

Martxan da "Egin nirekin ere euskaraz!" kanpaina

19 Otsaila 2025

"Egin nirekin ere euskaraz!" kanpaina abiatu du UEMAk. Beste herrialdeetatik Euskal Herrira etorri, euskara ikasi, eta jendaurrean aritzen diren tabernariak, zerbitzariak eta dendariak dira kanpainaren oinarria, eta horiekin erdaraz hasten diren euskaldunen aurreiritziak gainditzea da helburua.

Euskarak kolore asko dituela eta herritar horiek guztiak euskaldunak direla nabarmendu nahi du kanpainak, azalaren kolorea edota bizilagunen jatorria askotarikoa izan arren.

Hemen ikusi dezakezue kanpainaren bideoa.