Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Martxan da Euskaraldia

Martxan da Euskaraldia

15 Maiatza 2025

Gaur hasi eta maiatzaren 25a bitartean burutuko da hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldia. Ekimen honek, 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez, herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzea du helburu.

Legorretan hainbat ekintza antolatu dira egun hauetarako:

Maiatzak 15, osteguna, 19:00etan plazan

  • Euskaraldiaren hasiera: murala margotu, musika, koreografia…

Maiatzak 16, ostirala, 17:30ean plazan

  • Denontzako jolasak: karaokea, partxisa, toka, kartak…

Maiatzak 20, asteartea, 17:30ean udaletxean

  • Parte-hartze saioa: ‘Zein da euskararen egoera Legorretan? Zer gehiago egin dezakegu?’

Maiatzak 25, igandea, 19:00etan plazan

  • Euskaraldiaren bukaera festa: musika, koreografia, testu irakurketa…

GOGORATU gaur amaitzen dela euskararen inguruko inkesta betetzeko epea. Hemen bete dezakezue eta baita paperean ere, jubilatuen tabernan eta liburutegian.