Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Martxoaren 12an izango da galdeketa

27 Urtarrila 2017

Madrilgo Kongresuko ministroen kontseiluak baimena emanda, jarri dugu hondakin sistemari buruzko galdeketa eguna: martxoaren 12an izango da, 09:00etatik 20:00etara, udaletxean. Aurrez botoa emateko aukera izango da, udal idazkaritzan, ezartzeko dauden egun eta orduetan.

Baiezkoak irabazten badu, aldatu egingo da hondakinak biltzeko sistema. Otsailean zehar banatuko da informazio gehiago.

Hauxe izango da galdera:

Legorretako Udala osatzen duten udal taldeek hondakinak gaika biltzeko sistema adostu dute, eta helburu hau finkatu: %72tik hasita, ahal den gehien sailkatzea -onartezinak izango dira %70etik beherako emaitzak-.

Gaikako bilketa edukiontzi hauen bidez egingo da:

• Beira.

• Ontzi arinak.

• Papera.

• Organikoa: txiparekin, 24 orduz irekita.

• Errefusa: txiparekin, astean behin irekita.

• Pixoihalak: txiparekin, behar dutenentzat.

 

Galdera:

Ados zaude udaleko bi alderdiek hondakinak biltzeko adostutako sistemarekin?

Erantzuna:

□ BAI

□ EZ