Ekitaldi ugari izango dira martxoan Legorretan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
- Martxoak 3: Jennifer Arevalo da Silva herritarraren ilustrazio digitalen erakusketa-aurkezpena. 18:30etan, Herri Antzokian.
- Martxoak 6-10: Arevalo da Silvaren erakusketa udaletxean ikusgai.
- Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna. Legorretako Udalak bat egiten du mugimendu feministaren eta herriko Aiuri talde feministaren deialdiekin.
- Martxoak 19: Tabuen kutxatik oholtzara: bertso saio musikatu solidarioa, minbiziaren inguruan. Izan Inurri elkartearekin elkarlanean. 18:00etan, Herri Antzokian (sarrera 10 euro). Bertsolariak: Ane Labaka, Maialen Akizu, Alaia Martin eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
- Martxoak 29: Printzesak kontu kontari: ipuin kontaketa Maider Galarzarekin. 18:00etan, kultur etxean.