Maskarilak josteko taldea osatu nahi du udalak, herritarrek bultzatuta
31 Martxoa 2020
Herritar talde batek udalari laguntza eskatu dio maskarilak egiteko taldea osatzeko.
Udalak erosiko du materiala, eta izena ematen duten jostunen artean banatuko du, etxeetan maskarilak josi ahal izateko. Maskarila horiek, gero, herrian sortutako beharrak asetzeko izango dira: boluntario taldea, merkatariak, zaintzaileak...
Egitasmo honetan parte hartu nahi duenak deitu dezala edo mezu bat bidal dezala telefono zenbaki honetara: 610-01 17 42.