Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Maspalomas filma proiektatuko da asteburuan

Maspalomas filma proiektatuko da asteburuan

03 Azaroa 2025

Asteburu honetan, azaroak 8 eta 9, Jose Ramon Soroiz legorretarra protagonista duen Maspalomas filma emango da Legorretako Herri Antzokian.

Larunbatean, filma ikusteaz gain, solasaldi bat egongo da Joxe Ramon Soroiz , eta Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendariekin.

Igandeko saioan berriz, pelikula proiektatuko da bakarrik.

Bi saioak, 18:30ean hasiko dira.

Sarrerek, 3 euroko prezioa izango dute eta pertsonako 4 sarrera eskuratu ahal izango dira gehienez ere. 

Sarrerak, bihar goizean jarriko dira salgai udaletxean. 

Goizez udaletxean eta arratsaldez liburutegian eskuratzeko aukera izango da.