Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Memoria suspertzeko tailerra

Memoria suspertzeko tailerra

03 Martxoa 2015

Legorretako Udaleko Kultur Lan Taldeak Memoria Suspertzeko Tailer bat antolatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Cebanc-Cdearen laguntzarekin.


Ikastaroa OSTEGUNETAN gauzatuko da 17:30etatik 20:00etara Patxi Ezkiaga Kultur Etxean. Tailerraren iraupen osoa 20 ordutakoa izango da eta martxoaren 12an hasiko da eta maiatzaren 21ean amaitu. Tailerrean dauden memoria baliabideen suspertzeaz gain, egungo memoria eta memoria autobiografikoa suspertuko ditugu. Memoria galtzea nola ekidin, memoria hobetzeko zer egin, memoria nola entrenatu, ...


Tailerra 25 urte baino gehiagoko pertsonetara zuzendua izango da, plaza mugatuak izango ditu (8-12 ikasle) eta izena emandako orden zorrotzean beteko dira. Izenematea doan izango da, dagokion orria Kultur Etxeko bulegoetan betez gauzatuko da eta martxoaren 4an amaituko da.
Anima zaitez eta eman ezazu izena Kultur Etxean.


Legorretan, 2015eko otsailaren 27an.

 

Inskripzioa