Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Mendi ibilbideen inguruko proiektu proposamena aurkezteko bilera astelehenean

Mendi ibilbideen inguruko proiektu proposamena aurkezteko bilera astelehenean

22 Ekaina 2018

Astelehenean, hilaren 25ean, herriko mendi ibilbideen inguruan prestatzen ari garen proiektu proposamenaren aurkezpena izango da udaletxean, arratsaldeko zazpietan.

Inguruko mendi ibilbideak txukundu eta seinaleztatzeaz gain, bide horiek herri jakintzarekin lotu dira, transmisioarekin, ibilbide horiek eginez garai bateko ohiturak ikasteko, sendabelarrei lotuta batik bat.

Oinarri bat egina dago, baina, garatu aurretik, aurkezpen publikoa egingo da, herritarren ekarpenak jaso eta horiekin aurrera egiteko. Udazkenerako egongo da prest.