Mendiari lotutako ekintzak antolatu ditu Gazte Piku asanbladak
03 Otsaila 2022
Legorretako Gazte Asanbladak hainbat ekintza antolatu ditu datozen bi asteburuetarako, Mendiburue izenpean; guztiek dute lotura zuzena mendiarekin.
Bihar izango da lehen ekintza, 18:30etan: Pamir-Distantziak dokumentala proiektatuko da, eta, ondoren, solasaldia izango da Joseba Iztueta alpinista goierritarrarekin.
Hurrengo ostiralean, hilaren 11n, 18:30etan, Maria Francisca Mas idazle mallorkarra izango dute gonbidatu: Escalantes. Escalada desde el feminismo, narrativas y experienciasliburua aurkeztuko du hark. Eta, amaitzeko, hurrengo larunbatean, hilaren 12an, mendi itzulia egingo dute Intxurrera, gaztetxetik abiatuta (09:00).