Mugikortasun plana osatzeko galdetegia banatu da etxez etxe, eta online ere bete daiteke
08 Uztaila 2022
Mugikortasun plana osatzen ari da Legorretako Udala, Endara aholkularitza etxearekin. Lehen diagnosia egiten ari da, eta, diagnosi hori osatzeko, galdetegi bat banatu da etxez etxe, herritarron ekarpenak jasotzeko.
Etxean jasotako galdetegia bete eta udaletxean entregatu, edo, bestela, online ere bete daiteke, LOTURA HONETAN.
Irailean lehen diagnosiaren emaitzak aurkeztuko dira, eta proposamen gehiago egin ahal izango dira aurrez aurreko saio batean.