Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Mugikortasun plana osatzen segitzeko saioa izango da asteartean

Mugikortasun plana osatzen segitzeko saioa izango da asteartean

20 Urria 2022

Datorren asteartean, hilaren 25ean, mugikortasun plana osatzen segitzeko lan-saioa izango da udaletxean, arratsaldeko seietan.

Endara ingeniaritza taldea ari da plana aurrera eramaten, eta, saio honetan, orain arte egindako diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko dituzte, eta herritarrek aukera izango dute proposamenak aurrez aurre egiteko.

Animatu!

CARTEL A3 ALTA page 0001