Mural margoketa eta kontzentrazioa Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunez
24 Azaroa 2018
Igandea, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da, eta horren inguruko ekintzak izango dira goizean.
11:00etan, mural bat margotzeko deialdia izango da, tren geltokirako bidean; emakumeen artean irudi bat margotzea izango da helburua, bertatik pasatzean identifikatuta eta babestuta sentitzeko nolabait.
13:00etan, kontzentrazioa izango da, plazan, animatzen diren herritar guztientzat; kontzentrazio zaratatsua izango da; beraz, eraman txilibituak eta kazolak.