Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute
01 Ekaina 2023
Datorren ostiralean, ekainaren 9an, Legorretako Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute, ikasturte honetan ikasitakoa erakusteko. Saioa, Herri Antzokian izango da, 18:30ean eta sarrrerak udaletxean eskuratu daitezke ekainaren 6a bitarte (ikasle bakoitzeko lau sarrera izango dituzte udaletxean jasotzeko). Gainontzeko sarrerak emanaldi aurretik antzokian bertan eskuratzeko aukera izango dute.