Musika eskolaren inguruko bilera izango da gaur, gurasoekin
12 Martxoa 2018
Ordiziako Musika Eskolarekin gorabehera batzuk izan ditu udalak, ordainketa modua dela eta. Gaur egungo egoera zein den azaltzeko eta etorkizuneko bideak zein izan behar lukeen adosteko, bilera bat izango da gaur, 18:30etan, udaletxeko areto nagusian. Gaur egungo ikasleen gurasoak ez ezik, gonbidatuta daude etorkizunean parte hartu nahiko luketenak ere.