Musika eskolaren inguruko galdetegia abiatu du Udalak
14 Otsaila 2024
Legorretako Udalak musika eskolaren zerbitzuaren eta erabileraren inguruko galdetegia abiatu du. Jasotzen diren erantzunak baliagarriak izango dira balorazio zehatzagoa egiteko. Herritarren ikuspuntua garrantzitsua da udalarentzat, eta hori dela eta, parte hartzeko gonbita luzatzen diogu edozein herritarri. Guztiz anonimoa izango da. Galdetegia erantzuteko azkeneko eguna otsailaren 23a izango da. Klikatu hemen erantzuten hasteko.
Herritar guztien parte-hartzea eskertzen dugu, eta galdetegia partekatzea ere eskertuko genuke, ahalik eta pertsona gehienek parte har dezaten.