N-1 errepide zaharrean aparkatuta dauden ibilgailuak kentzeko eskaera
23 Uztaila 2026
Larunbat honetan, uztailak 25, Ordiziako Klasikoaren 103. edizioa ospatuko da. Antolakuntzak herritarren kolaborazioa eskertuko luke Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) txirrindularien, karabanaren eta ikusleen segurtasunaren alde egindako eskaera zuzenari erantzuteko. Hori dela eta, Legorretako Udalak N-1 errepide zaharrean aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratzeko eskaera egiten die herritarrei.