N-1 errepide zaharrean aparkatuta dauden ibilgailuak uztailaren 25erako kentzea eskatzen da, bizikleta proba bat dela eta
18 Uztaila 2024
Legorretako Udalak N-1 errepide zaharrean aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratzeko eskaera egiten die herritarrei datorren uztailaren 25 goizerako. Ordiziako Klasikoaren 101. edizioaren lasterketagatik izango da.
Antolakuntzak herritarren kolaborazioa eskertuko luke Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) txirrindularien, karabanaren eta ikusleen segurtasunaren alde egindako eskaera zuzenari erantzuteko. Hori dela eta, Etxezarreta paper-fabrika zaharraren eta trenbideko zubibidearen artean dauden autoak kentzea eskatzen da datorren uztailaren 25erako.