Igandean, apirilaren 25ean, Antton Telleriak 'Nekatutak' bakarrizketa eskainiko du Antzokian. Ordu eta laurdeneko iraupena izango duen saio horretan, gai desberdinak landuko ditu aurkezle tolosarrak; eta, hori umorez jantziko du, noski. Saioa 18:00etan izango da eta sarrera 5 euro ordainduko da. Aforoa betetzeko azken sarrera batzuk geratzen dira; horretarako kultur etxean eman dezakezu izena (943085050/ kultura @ legorreta.eus) edo 747428260 telefonoan.