Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Nerea Santosen diseinua aukeratu da Azintzio jaietako egitarauaren azalerako

Nerea Santosen diseinua aukeratu da Azintzio jaietako egitarauaren azalerako

05 Apirila 2023

Legorretako Azintzio jaietako egitarauaren azala Nerea Santos herritarrak egindakoa izango da.Zortzi izan dira lehiaketara aurkeztutako diseinuak eta herritarrek euren bozka emanda aukeratu dute gustukoena. Guztira, 424 boto jaso dira. Nerea Santosen lanak 102 bozka jaso ditu.

Diseinu irabazleak, festetan kalean herritarrak soinean ibiltzen diren blusak irudikatu ditu udaletxeko balkoitik zintzilik ikus daitezke. Herriko hainbat koadrilen blusak ikus daitezke bertan. 

Gaztaren irabazlea

Lehiaketan bozka eman duten herritarren artean, gazta bat zozketatu da eta irabazlea Jose Mari Medina Lasa izan da.