Kaixo Legorretar!
Dakizuen bezala, herrian egindako azken inkestak agerian utzi zuen, Legorretar guztien nahia udal zinemarekin denon baliorako izango den eraikin bat gauzatzea dela. Denon beharrak hasetuko dituen udal zinema eraberritzeko partehartze prozesu bat martxan jarriko genuela agindu genizuen.
Gure iritzirako, herri zinemak abantaila asko eman ditzazken espazioa da baina, ez da gure nahia honekin makroproiektu bat egitea, baizik eta, herritarren beharrak neurtu eta behar hauei irtenbidea ematea. Beti ere, espazio dinamikoa bilatuz eta ez hutsik egongo diren aretoak.
Hau guztia aurrera eramateko, agindu bezala partehartze prozesu bat zabalduko dugu eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izango degu, ITTEN erakundearen eskutik egingo dugu bidea.
Herritar guztiak gonbidatuak zaudete partehartze prozesu honetara, denon artean erabaki beharko bait dugu herri zinemarekin zer egin nahi dugun.
Era berean, eragileak ere gonbidatuak zaudete zuen iritzia ezinbestekoa ikusten bait dugu horrelako espazioari bizia emateko.
Saioak, lehenengoa, maiatzaren 8an eta bigarrena 15ean, ostegunez, arratsaldeko 7etan, udaleko aretoan izango dira.
ANIMATU ETA PARTEHARTU!
ZURE HITZA ENTZUN NAHI DUGU!