"Normaltasun berrian" ere, gogoratu prebentzio neurriak
07 Uztaila 2020
Legorretako Udalak, azken aldian herrian ikusitako hainbat jokabide desegoki ikusita, eta, Ordizian agertu den Koronabirus fokoaren harira, "normaltasun berria"-n ere COVID-19aren hedapena saihesteko hiru oinarrizko neurri gogorarazi nahi ditu:
-Musukoaren erabilera.
-1,5 metroko segurtasun distantzia.
-Higiene neurriak. Eskuak maiz garbitu.
Kontuan izan, birusaren hedapena sahiestea guztion ardura dela.