Legorretako odol emaileei eskertza omenaldia egingo zaie ostiral honetan udaletxean egingo den ekitaldian. 19:00etan hasiko da, eta guztira bederatzi izango dira omenduak Odol Emaileen Elkartearen eskutik:
- Iñaki Agirre, Beñat Garmendia eta Borja Urretabizkaia, 25 aldiz emateagatik.
- Izaskun Zubeldia, 40 aldiz emateagatik.
- Mikel Jauregi eta Xabier Labaien, 50 aldiz emateagatik.
- Arrate Garin, 60 aldiz emateagatik.
- Joxe Manuel Larrea, 75 aldiz emateagatik.
- Lurdes Salazar, 80 aldiz emateagatik.
Berebiziko garrantzia du odol-emateek gora egitea. Hori dela eta, Udalak herritarrak gonbidatzen ditu otsailaren 20an egingo den odol emate saiora joan daitezen. Animatu eta egin bat Taupada Gorriarekin!