Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Odol Emaileen Nazioarteko Egunean, jakin ezazu legorretarrok zenbat laguntzen dugun

Odol Emaileen Nazioarteko Egunean, jakin ezazu legorretarrok zenbat laguntzen dugun

14 Ekaina 2018

Odola emateak hiru bizitza salbatzen edo hobetzen laguntzen du; 24 ordura, emandako odola aztertu egiten da, eta hiru osagai nagusitan banatzen da.

Plaketak bost egunen buruan iraungitzen dira, eta horiek medula edo koagulazio arazoak dituzten pertsonak artatzeko aztertzen dira. Medula transplante baten zain egoten diren pertsonek plaketen dozenaka transfusio jasotzen dituzte. 

Hematieak 42 egunen buruan iraungitzen dira, eta kirurgietan eta istripuetan galtzen den odola berreskuratzeko izaten dira. Orain, gainera, gero eta gehiago erabiltzen dira adineko pertsonentzat, hainbat arrazoirengatik anemia kronikoa dutenen kasuan. 

Plasma, berriz, izoztu egiten da, - 40 gradutara, eta, hala, bi urtez manten daiteke.

Horregatik esaten da odol emate batekin hiru pertsonari laguntzen zaiela.

Gipuzkoan, egunero izaten da transfusioa behar dutenen itxaron zerrenda bat, 40 pertsonakoa. Egunero-egunero 120-150 pertsonak ematen badute odola, arazo horri buelta ematen zaio.

45 egun barru transfusio bat beharko dutenak existitzen dira jada; horregatik, denon artean lortu beharra daukagu transfusioa egiteko poltsa.

Eta legorretarrok zenbat lagundu dugu?

Hona hemen azken bost urteetan legorretarrok zenbat odol eman dugun:

2013an, 271 odol emate.
2014an, 280 odol emate.
2015ean, 308 odol emate.
2016an, 288 odol emate.
2017an, 272 odol emate.

Atera kontuak, beraz, zenbat bizitza lagundu eta salbatu ditugun. Segi dezagun horretan!

Hurrengo aukera, ekainaren 19an, Herri Antzokian.

#EmanOdola #EmanBizia