Bihar, urriak 20, odola emateko aukera izango da Herri Antzokian. Egun osoko saioa izango da: goizeko txandan 9:30etik 12:30era eman ahalko da odola, eta arratsaldean, aldiz, 16:30etik 20:30era.
Komeni da aldez aurretik ordua hartzea, eta horretarako deitu edo mezu bat bidali beharko da 699 269 337 zenbakira (Joxemari Zugasti).