Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Olentzerori etorrera egingo zaio igande honetan

Olentzerori etorrera egingo zaio igande honetan

22 Abendua 2023

Eguberri egunaren bezperan, Olentzerori etorrera egingo zaio Legorretan igande honetan, abenduak 24. Ahotsak ondo berotu beharko dituzte herritarrek, egun osoan ibiliko baitira kantari. Hau da programazioa:

9:00etan gaztetxetik abiatuta, presoen alde kantari.

10:30ean eskolatik abiatuta, Olentzerorekin batera kantuan.

12:30ean Elekun abesbatza kantari.

18:00etan Zubiaurretik abiatuta, presoen alde kantari.

Bestalde, 17:30ean Olentzerok opari banaketa egingo dizkie herriko gaztetxoenei.

Gogoratu ekintza hau Legorretako Gabonetarako antolatutako egutegiaren barruan doala. Ikusi hemen, edo etxeetan banatutako eskuorrietan, datozen asteetarako antolatu diren gainerako jarduerak.