Corpus egunean, herri afarirako, plater, edalontzi eta mahai tresna berrerabilgarriak herritarren esku jarriko ditu udalak.
Udaletxean eskatu beharko dira ontziak; epea irekita dago, eta ekainaren 3ra arte jasoko dira eskaerak. Ekainaren 5erako prestatu eta udaletxean bertan jaso beharko dira.
Helburua ahalik eta zabor gutxien sortzea eta herritarren artean ingurumenaren gaineko kontzientzia zabaltzea da. Beraz, herritarrak animatu nahi ditugu ontzi berrerabilgarriak erabili edo bakoitzak etxetik ekar ditzan.