Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
"Orratzak baino hariak luzeago behar du izan" liburuaren aurkezpena

"Orratzak baino hariak luzeago behar du izan" liburuaren aurkezpena

06 Uztaila 2015

Datorren ostegunean, hilak 9, Orratzak baino hariak luzeago behar du izan liburuaren aurkezpena izango da udaletxean, 19:00etan. Legorretako Oroimen Historikoaren lantaldeak orain dela bi urte hasitako ibilbideari amaiera ematen dion dokumentu idatzia jorratu du. Denera bi lan egin dituzte: lehena, Hurrengo geltokia dokumentala, apirilean aurkeztu zena, eta bigarrena, orain argitaratu den liburua. Frankismoaren eragina eta bereziki errepublikaren alde gerran aritu zirenen historia berreskuratu dute. Horrez gain, liburu honetan, 1960-1978 bitartean indar armatuen esku zigortuak eta torturatuak izan zirenen izen zerrenda osatzen saiatu dira.

Gonbidatuta zaudete!