Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Legorretako Udalak bat egiten du UEMAk osasun-arreta ere euskaraz eskatzeko egin duen deialdiarekin

Legorretako Udalak bat egiten du UEMAk osasun-arreta ere euskaraz eskatzeko egin duen deialdiarekin

21 Martxoa 2023

Otsailaren amaieran, Osakidetzak herritarrak osasun-arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten adieraztera animatuz kanpaina jarri zuen abian. Horren arabera, hautatutako hizkuntzan izango dute harremana osasungintzako profesionalekin, eta hautatzen duten hizkuntzan jasoko dituzte gutunak, oharrak eta antzeko jakinarazpenak ere. 

Horregatik, UEMAk, bere aldetik, herritarrek euskararen aldeko hautua egin dezaten sustateko komunikazio ekimen propioa abiatu du eta Legorretako Udalak bat egiten du aldarrikapenarekin. 

Gure udalerriari dagokionez, une honetan, gure osasun zentroari lotuta ditugun datuak ondorengoak dira:

Zentroa

Gaztelania

Euskara

Jaso gabe

Guztira

Jasoen %

Euskara %

Euskara ezagutza

LEGORRETA

439

754

72

1.265

94,3

63,2

71,4

 

Gauzak horrela, gure udalerrietako herritarrak osasun-arreta euskaraz jaso nahi dutela adieraztera animatu nahi ditugu herritarrak. Herritar are eta gehiagok hala eskatuz gero, orduan eta indar handiagoa izango baitugu, hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta osasun-langile euskaldunak behar ditugula eskatzeko.