Ekaineko ohiko bilkura izango da bihar udaletxean, 19:00etan. Hauxe da gai zerrenda:
1.- Esango diren batzarren akta minutak onartzeko proposamena:
2016-08-29ko ezohiko batzarra
2017-04-27ko ohiko batzarra
2.- Azken ohiko batzarretik gaurdaino alkatetzak emaniko ebazpenen berri ematea. (B17/00096- B17/00184)
3.- EAJ-PNV taldeko Izaskun Zubeldia Otegik zinegotzi karguari uko egitearen kontu ematea.
4.- Legorretako Udalaren Euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzeko eta jarraipen batzordea osatzeko proposamena.
5.- 2017ko udal Aurrekontuaren 02/2017 Kreditu Aldaketa espedientea onartzeko proposamena.
6.- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Legorretako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barne, legezko ordezkarien erroldara sarbidea edukitzeko eranskina onartzeko proposamena.
7.- Informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta Legorretako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren onarpen proposamena.
8.- Energia elektrikoaren hornidurari buruzko kontratu eratorria urte batez luzatzeko proposamena.
9.- Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko jasangarritasunerako konpromisoa berritzeko akordioaren atxikimendua onartzeko proposamena; “Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea”.
10. - Iraileko ohikoa Batzarraren data aldaketa proposamena.
11. Legorretako Udaleko giza baliabideen plan estrategikoa onarpen proposamena.
12. - Erregu eta galderak.


