Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ostirala izango da antzokirako bonoa eskuratzeko azken eguna

Ostirala izango da antzokirako bonoa eskuratzeko azken eguna

09 Apirila 2018

Udaberrian lau kontzertu ikusteko bonoa salgai dago udaletxean eta kultur etxean, 15 euroren truke. Ikasle, langabe eta jubilatuek, berriz, 10 euroan eskura dezakete.

Bono horrekin udaberrian Herri Antzokian izango diren lau kontzertu ikusi ahal izango dira:

Apirilak 13: Hiri Galduak eta Libe
Apirilak 27: Ruper Ordorika
Maiatzak 4: EH Sukarra
Ekainak 15: Zesura eta Agresión Verbal

Horrez gain, Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak (10 euroan) eta EH Sukarraren kontzerturako sarrerak (6 euroan) hilaren 16tik aurrera egongo dira salgai udaletxean eta kultur etxean; era berean, EH Sukarra ikusteko sarrerak Interneten ere eros daitezke jada, helbide honetan: https://www.ticketea.com/entradas-concierto-eh-sukarra-legorreta/