Mugikorrek, pantailek eta sare sozialek gure seme-alabengan dituzten ondorioez hitz egiteko, bi formakuntza saio antolatu dira, Ugarotarrak Guraso Elkartea, Ugaro Herri Ikastetxea eta Legorretako Udalaren eskutik.
Formazio hauek, Miren Ros Aiartzaguenak eskainiko ditu Legorretako Udal Areto Nagusian, ondorengo egunetan:
Martxoaren 13an, haurrengan (0 urtetik aurrera), zein nerabeengan duen eraginaren inguruan hitz egingo da.
Martxoaren 27an, 10-12 urte bitarteko haurrengan duen eraginaren inguruan eta beraiekin egindako lanak emandako emaitzaren inguruan hitz egingo da.
Formakuntza saio hauek arratsaldeko 17:30ean hasiko dira eta izen-ematea hemen egin dezakezue.