Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Partaidetza saio zabala izango da urriaren 16an, herritar guztiei irekia

Partaidetza saio zabala izango da urriaren 16an, herritar guztiei irekia

07 Urria 2021

Legorreta 2030 Plan Estrategikoa garatzeko partaidetza prozesua abian da jada, eta dagoeneko aritu dira lanean zenbait herritar, hautetsi eta udal langile. Landutako gaiak askotarikoak direnez, hiru ardatzen inguruan antolatu dira: herrigintza, zaintza eta antolamendua. Saio horietan Legorretaren argiuneak eta hobetzekoak identifikatu dituzte, aurre-diagnostiko bat egin, eta etorkizunera begira erronkak irudikatzen hasi dira.

Prozesuarekin jarraitzeko, urriaren 16an, larunbata, partaidetza saio zabala egingo da herrian. Saio zabal honen helburua da Legorretako plan estrategikoa lantzea, aurretik egindako aurre-diagnostikoa aurkeztea, hura osatu eta aberastea, eta etorkizuneko erronkak marraztea. Hori guztia, esan bezala, hasierako fasean egin den azterketatik eta norberaren bizipenetatik abiatuta. 

Prozesu hau aurrera eramateko, saioak bideratu eta herritarrekin hausnarketa eta lanketa konpartitua egiteko Elhuyarren laguntza izango dugu.

Eguna: urriak 16, larunbata

Ordua: 10:00-13:00

Lekua: Legorretako Herri Antzokia

Izen-ematea (urriaren 13ra arte)

Ahalik eta herritar gehienek parte hartzeko aukera izan dezaten, saioak irauten duen bitartean zaintza zerbitzua egongo da. Behar izango bazenu, aurrez jakinarazi dezakezu izen-emate orrian bertan, zaintza beharra duen pertsonaren adina eta menpekotasun maila adierazita (izango balu).

kartela mahai zabala