Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Partaidetzaren inguruko formazioa izango da asteazkenean

Partaidetzaren inguruko formazioa izango da asteazkenean

04 Azaroa 2022

Datorren asteazkenean, hilaren 9an, partaidetzaren inguruko formazio saio bat izango da, arratsaldeko seietan, Herri Antzokian.

Herri Hezitzailearen prozesuaren barruan antolatu da saioa, eta haur eta nerabeen partaidetzaren kulturan sakontzeko interesa duen edonork parte har dezake.

Saioa antolatu ahal izateko, komeni da izena ematea, helbide honetan: berdintasuna@legorreta.eus

Animatu!

LEGORRETA HERRI HEZITZAILEA kalean jartzekoa