Irristaketa taldeak eta Ugarotarrak guraso elkarteak, patinaia ikastaroa antolatu du Legorretako haur zein helduentzat.
Taldeak bakoitzaren mailaren arabera antolatuko dira.
Ikastaroaren helburua patinatzen ikastea edota hobetzea da, modu seguru eta dibertigarrian.
Probako saioa, otsailak 6an, ostiralean, izango da Harripila Kiroldegian.
- 16:30ean, 2019tik aurrerako (2019a barne) haurrentzat izango da probako saioa. Gazte eta helduena berriz, arratsaldeko 17:30ean izango da.
Ikastaroaren egutegia, ondorengoa izango da eta kiroldegian izango dira saioak:
- OTSAILAK 27 (Ostirala) Haurrak 16:30-17:30 eta Gazte-Helduak 17:30-18:30.
- MARTXOAK 6 (Ostirala) Haurrak 16:30-17:30 eta Gazte-Helduak 17:30-18:30.
- MARTXOAK 13 (Ostirala) Haurrak 16:30-17:30 eta Gazte-Helduak 17:30-18:30.
- MARTXOAK 27 (Ostirala) Haurrak 16:30-17:30 eta Gazte-Helduak 17:30-18:30.
Gutxienez 8 pertsonak izen eman beharko dute talde bakoitzean, ikastaroa aurrera irten dadin. Prezioa berriz, 10-15 euro bitartean izango da (izen-ematearen arabera). Asegurua prezioaren barruan sartzen da.
Izena eman nahi dutenek, HEMEN eman dezakete edo liburutegian.