Patxi Ezkiagaren azken liburuaren aurkezpena antolatzeko bilera
13 Abendua 2016
Urrutiko lur hauek poema liburua idatzi du Patxi Ezkiaga idazle legorretarrak, eta herriari oparitu. Udalak, berriz, argitaratu egin du, eta haren aurkezpena prestatzeko bilera batera deitzen zaituzte herritarrok, ostegun honetan, hilaren 15ean, 19:30ean, udaletxeko batzar aretoan.
Ezkiaga beti egon izan da herriaren eta herritarren zerbitzura; horregatik, aukera polita izan daiteke liburu honen aurkezpena omenaldi moduan egitea. Aukera hori aztertuko da bilera horretan, eta ea denon ideia eta proposamenen bidez ekitaldi eder bat antolatzen dugun.