Igande honetan, martxoaren 19an, Patxi Ezkiaga Lasaren 'Urrutiko lur hauek' liburuaren aurkezpena izango da, idazlearen beraren eta Zelai Amenabarro Goikoetxea alkate eta hitzaurre egilearen eskutik, Legorretako Udalak argitaratu baitu liburua.
Ezkiagak gure herrian oinarrituta idatzi zuen liburua, eta herriari oparitu ondoren. Horregatik, udalak, argitaratu ondoren, oparitu egingo du liburua. Horretarako, gutun bat banatuko da etxez etxe, eta hor bertan txartel bat jasoko duzue, horren truke liburua jasotzeko.
Liburua aurkeztu ondoren, eragileek eta udalak, elkarlanean, omenaldi xume bat eskainiko diote idazleari.
Ekitaldia Herri Antzokian izango da, 11:00etatik 12:00etara, eta ondoren izango da liburua jasotzeko aukera. Ekitaldira joan ezin direnek hurrengo egunetan ere jaso ahal izango dute liburua, udaletxean.